XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bi egun geroago Bilbo-ko matrikulako itsasuntzi bat heldu zen Las Palmas-era, Ginea Espainola-rako bidean.
Gauean, haren tripulazioko marinel batek Hotel Regina-ra deitu zuen telefonoz.
Jokin alemaneko klasea hartzen ari zen.
Errezepziora jaitsi eta ezezagun baten abotsa entzun zuen hariaren beste aldetik: @- Bilbotik etorri berria naiz. Felisa-k zu agurtzeko eskatu dit.
Jokinen gorputza tentsioan jarri zen.
Hori zen itxaroten zuena.
Azkenik, espioitza lanean zerbait egin ahal izango zuen: - Non elkartu gaitezke? - Zuk esan.
Jokin berehala gogoratu zen Gretchen bere gelan aurkitzen zela.
Beraz, hotelean ezinezkoa zitzaion.
Bulegoan... Baina hain berandu? Baina, non besterik?.
- Ripoche kalean, nire bulegoan.
Etxearen zenbakia eman zion: - Atarian
Bere gelara igon eta premiazko jestio bat egin behar zuela esan zion Gretchen-i.
Gretchen-engandik libratu eta Jokin berehala joan zen bere bulegora.
Atean, gizon bat bere zain zegoen jadanik.
- Fermin Garcia naiz.